2020ko azaroaren 4a
Alokabide familia bat etxegabetzekotan dela salatu du Etxebizitza Sindikatuak, Gasteizen
Lakuako auzoko familia bat kaleratzeko espedientea hasi zuen Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoak, haiek "muturreko egoeran" utziz, etxebizitza alternatibarik eskaini gabe. "Ezer egin ezean, Ainhoa, Angel eta euren lau seme-alabak kalean geratuko dira halabeharrez", ohartarazi du Etxebizitza Sindikatuak. Etxegabetzeen aurka, "langile kontrolaren" alde egin dute gaur goizeko agerraldian.