Langile Kazeta
  • AKTUALITATEA
  • EDITORIALA
  • KOIUNTURA
  • IKUSPUNTUA
  • LANGILE ZIENTZIA
  • KOLABORAZIOAK
  • AGENDA
  • DENDA
  • HARPIDETZA
Igandea, 2021ko urtarrilaren 17a
  • Igandea
    2021ko urtarrilaren 17a
Aktualitatea logoa
Azkenak
Biolentzia Estrukturala
Ofentsiba Kapitalista
Langile Mugimendua
Prozesu Sozialista
Mugimendu Sozialista
  • DENAK
  • ALBISTEAK
  • ERREPORTAJEAK
  • ELKARRIZKETAK
  • KRONIKAK
  • PRENTSA OHARRAK
Langile Mugimendua
2020ko abenduaren 14a
Ezpala gaztetxearen aurkako epaiketaren egunean elkarretaratzera deitu du Tolosaldeko Gazte Fronteak

Gerturatzen ari da Tolosako Ezpala gaztetxearen aurkako epaiketaren eguna, abenduaren 18a. Tolosaldeko Gazte Fronteak elkarretaratzera deitu du egun horretarako, 'Espaziorik gabe antolatzerik ez' lemapean. Salatu dute haien jarduna gauzatu ahal izateko espaziorik gabe geratzeko arriskuan daudela Tolosaldeko eragile asko.

Langile Mugimendua
2020ko abenduaren 12a
Beste bi egunez egin dute greba Gipuzkoako egoitzetako langileek, sektorea duin egitea exijitzeko

246 egun egin dituzte greban Gipuzkoako egoitzetako langileek. Salatu dute haien aldarrikapenei entzungor egiten dietela Aldundiak eta enpresek, eta blokeatuta jarraitzen du lan-hitzarmenaren gaineko negoziazioak. Oraingoan ere %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkie Eusko Jaurlaritzak.

Langile Mugimendua
2020ko abenduaren 12a
Valentina Morisoli: "Gure borroka ez da gelditzen"

Audio-grabazio bidez helarazi du ondoko mezua Valentina Morisoli preso politikoak, Alcala-Mecon urrunduta eta bakartuta. Azaroaren 16an atxilotu zituzten Morisoli eta Gaizka Astorkizaga eta, "terrorismoa goratzea" nahiz "talde armatuarekin kolaboratzea" egotzita, espetxeratu egin zituzten.

Langile Mugimendua
2020ko abenduaren 10a
Lehen greba egunari ekin diote Haurreskolak partzuergoko langileek

Langile gehienek jo dute gaur grebara, eta hurrengo asteazkenean izango da bigarren lanuzte eguna.

Langile Mugimendua
2020ko abenduaren 10a
Kaleratzeen aurka mobilizatu dira ITP Aeroko Sestaoko eta Barakaldoko langileak

Barakaldoko eta Sestaoko ehunka behargin batu ziren atzoko mobilizazioan, 133 langile kaleratze arriskuan jartzen dituen enplegu-erregulaziorako espedientearen aurka.

Langile Mugimendua
2020ko abenduaren 9a
Bihar eta etzi greba egingo dute Gipuzkoako erresidentzietako langileek

Hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzen saiatzeko, beste bi greba egun egingo dituzte bihar eta etzi. Horiekin, 246 greba egun egingo dituzte azken bi urteetan.

Langile Mugimendua
2020ko abenduaren 9a
Manifestaziora deitu dute Txantrean jazarpen poliziala salatzeko

Azkenaldiko jazarpen kasuen eta Auzotegi kultur etxean jasandako erasoaren ondoren, mobilizazioa deitu dute iganderako, 'Kalea gurea da. Jazarpen polizialik ez!' lelopean.

Langile Mugimendua
2020ko abenduaren 8a
Gasteizen hogei pertsona berehalako etxegabetze arriskuan daudela salatu du Etxebizitza Sindikatuak

Etxegabetuak izateko arriskuan daude Los Herran kaleko eraikin birjabetu batean bizi diren bost familia; 'express' kaleratzeen prozeduraren aurreneko kasuetako bat litzateke Gasteizen. Etxebizitza Sindikatuak salatu du ez dutela "bizileku alternatibarik" kale gorrian geratuko liratekeen 20 lagunek, eta "jabetza pribatua" dela "zentzugabekeria hau birproduzitzen duena". Horren aurrean, "etxebizitzaren defentsa eta kontrol zuzeneko borroka prozesuen" alde egin dute sindikatuko kideek, eta "langile kontrola" aldarrikatu dute "kaleratzeen aurrean".

Langile Mugimendua
2020ko abenduaren 8a
'Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaƱa!' kanpaina abiatu du IKASek

Hezkuntza esparruan azken hilabeteetan "autoritarismoaren eta kontrol sozialaren gorakada" jazo dela dio plataformak, eta horri aurre egiteko dinamika jarri du martxan. Hiru dira ikastetxeetarako plazaratu dituen aldarrikapenak: "ikasleriak ikasketa prozesua kudeatzeko autonomia izatea", "ikasleria subjektu politiko gisa aitortua izatea" eta "kontrol soziala egikaritzen duen baliabide errepresibo oro bertan behera uztea".

Langile Mugimendua
2020ko abenduaren 7a
Pikutara mugimenduak Lizarrako Udaltzaingoaren jazarpena eta isunak salatu ditu

Pikutara mugimendu antierrepresiboak deituta, herrian jasaten ari diren errepresioa salatu zuten ostiralean Lizarran (Nafarroa), elkarretaratze bidez. Pikutarako kideen esanetan, polizia-indarren artean, udaltzainak ari dira izaten jazarpena modu nabarmenenean gauzatzen ari direnak.

  • « Aurrekoa
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • …
  • 56
  • Hurrengoa »
Kontaktua: harremanak@gedar.eus
Erredakzioa: erredakzioa@gedar.eus
Kolaborazioak: kolaborazioak@gedar.eus
Langile Zientzia: langilezientzia@gedar.eus
Sare sozialak:
Creative Commons Lizentzia