2021eko urtarrilaren 26a
Gasteizen hamabost pertsona etxegabetu eta protestara batu direnen aurka oldartu dira polizia-indarrak
Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, "belaunak eta borrak" erabiliz kaleratu dituzte hainbat pertsona Los Herran kaleko etxebizitza birjabetuetatik. Polizia-indarrak goizean goiz bertaratu dira eraikin ingurura, eta protesta egiteko elkartu direnen aurka oldartu dira. Gutxienez lau dira ospitaleratuak, hiru atxilotuak eta bi, indarrez, Atzerritartasun Bulegora eraman dituzten lagunak. Elkarretaratzera deitu dute gaur iluntzerako; hain zuzen, 20:00etan udaletxe aurrean.