2021ko urtarrilaren 5a
Salatu dute emakume langile bat arrazakeriagatik baztertu dutela lanpostu batetik, Lizarran
Atzo elkarretaratzea egin zuten Lizarrako Juguettos dendaren aurrean, emakume batek arrazakeriagatik jasandako bazterkeria salatzeko. Ijito etniakoa da behargina eta, gaitzetsi dutenez, enpresak uko egin dio Empleo Mujer programaren barruan hura kontratatzeari.