AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: EITB
2019/06/03 19:44

CaixaBankek bi langile familia etxebizitzarik gabe utzi nahi dituela salatu du Hipotekak Kaltetutakoen Berriozarko (Nafarroa) Plataformak: “Guk argi dugu ez dugula kaleratzea onartuko. Mikelen eta Aurelioaren familientzat alokairu soziala eskatzen dugu”.

Iruñeko Karlos III. Etorbidean egingo dituzte mobilizazioak: 13:30ean, CaixaBanken bulegoen aurrean, eta 19:00etan, Nafarroako Gobernuaren aurrean.

Auzitegietako datuen arabera, joan den urtean, alokairua ezin ordaintzeagatik 255 kaleratze gauzatu zituzten Nafarroan. Hego Euskal Herrian, denera, 1.446 kalertze egon ziren.

Alokairuen prezioen igoera orokorra izan da azken urteetan. Iruñean, adibidez, %26ko igoera izan zen 2016tik 2017ra, Diario de Navarra-ren arabera. Gaur ELAk salatu duenez, batez besteko prezioa %10 igo iaztik hona EAEn -2013tik, %26,9-, eta 1.047,7 eurokoa da orain.