AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: donostitik.com
2020/03/12 10:13

Atzerritartasun Legeari dagokionean, Espainiako Barne Ministerioak hainbat neurri berri hartu ditu. Astelehenean, martxoak 10, agerraldia egin zuten Donostian (Gipuzkoa) hainbat migratzaile gaztek, Gipuzkoako Aldundiak kudeatutako adingabeentzako zentroetan bizi izan direnak.

Hala, salatu zuten "irregulartasun" egoeran erortzeko arriskuan daudela 18 urte bete eta zentroetatik irteten diren gazteak, ezinezkotzat jotzen baitituzte bizileku-baimena berritzeko eta lortzeko Atzerritartasun Legeak egun ezartzen dizkien baldintzak. Egoitza-baimena lortzeko, legeak exijitzen die gutxienez 500 euro izan behar dituztela kontu korrontean. Baimena berritzeko, aldiz, 2.000 euro baino gehiago izan behar dituzte.

"18 urterekin eta lan egiteko baimenik gabe diru hori aurreztuta eduki ahal izango bagenu bezala. Eduki ezean, urtebeteko lan-kontratua eskatzen digute, gutxieneko soldatarekin (950 euro)", azaldu zuten gazteek prentsaurrekoan, Argia-k jaso duen modura. Gainera, egoitza-baimenik ez badute, ezin dute erdi edota goi mailako heziketa ziklorik egin.

Exijentziak eta mobilizazioak

Migratzaile gazteek, beraz, bi eskaera nagusi egin dizkiote Atzerritarren Bulegoari: lan-kontratu errealistak eskatzeko, eta lanerako trebatzeko denbora uzteko.

Bihar, martxoak 13, kalera irtengo dira; mobilizazioa deitu dute 19:00etarako, Donostiako bulebarretik hasita.