AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ciudadanosen egoitzan egindako margoketak
2019/04/30 12:19

Atxiloketak Espainiako Polizaia Nazionalak burutu zituen atzo goizean Nafarroako hiriburuan. Margoketak martxoaren 24 goizean agertu ziren eta Ciudadanos alderdiak sare sozialen “ETAri gorazarra egin eta Guardia Zibila mespretxatu izana” arbuiatu zuen, era berean “beldurra sartu nahi izana” leporatu zien egileei. Atzo, hiru aste geroago, Espainiako Polizia Nazionalak 3 lagun atxilotu zituen Iruñean, margoketa horiekin lotuta. Arratsaldean hiruak ere aske geratu ziren “mehatxu terroristak” egitea leporatuta.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak atxiloketak salatu ditu

Amnistiaren aldeko mugimenduak margoketen eta oro har amnistiaren aldarrikapenaren “zilegitasuna” mahai gainean jarri nahi izan ditu. Hain zuzen ere, “alderdi faxistek” Euskal Herrian daukaten “jarduera normalizatua” eragoztera zuzendutako ekintza oro babesten duela adierazi du. Hala, “begi onez” ikusi dituzte Ciudadanos alderdiaren egoitzaren aurkako margoketak. Era berean, atxiloketak salatu eta elkartasuna helarazi nahi izan diete atxilotuei.