Aurrera doaz Durangoko (Bizkaia) Gaztetxe berria egokitzeko eta martxan jartzeko lanak. Kaletik Gaztetxera asanbladak asteartean jakinarazi zuen eraikin bat birjabetu duela Montorreta kalean, Gaztetxe bilakatzeko, eta lan-egunak izaten ari dira ordutik. Goizeko 09:30ean elkartzen dira gazteak auzolanean.
Gaur arratsaldean, 17:30ean, asanblada ireki bat egingo dute Gaztetxe berrian. Horren ostean, 18:30ean hasita, prentsaurreko batera deitu dute: gaur egungo egoeraren berri emango dute, Gaztetxe berriari dagokionez. Jarraian, kalejira bat eta Ibai Murgiaren kontzertu akustikoa izango dira.
Gazte Eguna zapatuan
Gaztetxea egokitzeko-lanak egitez gain, larunbaterako jarrita duten hitzordurako prestaketa-lanetan ere aritu dira asanbladako kideak azken egunetan. Izan ere, Gazte Eguna antolatu dute zapaturako, ekainaren 21erako.