AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/13 15:20

Lizarran (Nafarroa), aldarri faxisten aurkako ekintza bat egin dute berriki. Julio Ruiz de Aldari eskainitako kalean, kendu egin dute bere izena zeraman plaka. Falangearen sortzaileetako bat izan zen Ruiz de Alda, eta militar hegazkinlari gisa ere hartu zuen sona. Hainbat anarkistak hil zuten 1936an, Madrilgo Modelo kartzelan.

"Faxista bat omentzeko, oroitzeko eta aitortzeko kale bat da [...]. Faxismoa goratzea da; gaur egun gero eta presenteago dagoen gorrotoaren mamua goratzea", azaldu du Lizarraldea Antifaxistak. Izan ere, salatu du faxismoaren gorakada bat izaten ari dela gaur egun, eta horri kontra egiteko konpromisoa erakutsi du: "Aurrera egiten ari dira, baina aurre egingo diegu".

Horretarako, baina, beharrezkotzat jo du aldarri faxistak "desnormalizatzea": "Ez da plaka bat soilik. Ideia horien legitimitatea da; gorroto-ideiena, ideia arrazistena, matxistena eta zuzenean langile-klasearen interesen aurka doazenena". Horri lotuta ulertzen du, hain zuzen ere, "inolako espaziorik ez uztea ideia, diskurtso, kale edo plaka faxistei", Lizarrako azken ekintzari erreferentzia eginez.

EZ DAGO IRUZKINIK