AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Lauak enpresako behargin bat.
2021/07/12 14:45

Lauak enpresa aeronautikoak 2020ko abuztuan jarri zuen guztira ia 200 langile kaleratzeko prozesua, eta kaleratuetako sei langilek salaketa jarri dute enpresaren zuzendaritzaren aurka. Mediabask.eus hedabideak jaso ditu Maider Etcheverry langileen abokatuaren hitzak, eta dio zuzendaritzak hiru irizpide urratu zituela kaleratze prozesuan.

Lehen arau-haustea lan eta jurisprudentzia kodeek ezartzen dituzten kodeak ez errespetatzea da. Abokatuaren arabera, bigarren arau-hausteak behin-behineko langileen kontratazioarekin du zerikusia. Salaketa jarri duen langile batek dioenez, kaleratutako langileek utzitako hutsunea betetzeko behin-behineko langileak kontratatu zituzten. Azkenik, abokatuak salatu du zuzendaritzak langileak kaleratzeko oinarri hartu dituen irizpideak ez direla objektiboak izan.

Mikel Charriton zuzendariak dio oso lasai daudela salaketari dagokionez; izan ere, haren ustez, kaleratze guztiak "arauen barruan" egin dituzte.

Ia 200 kaleratze

2020ko abuztuan jarri zuen martxan Lauak enpresa aeronautikoak ia 200 langile kaleratzeko prozesua; horietako 156 Ipar Euskal Herriko beharginak dira: Aiherrako (Nafarroa Beherea) lantegitik 138 eta Hazparneko (Lapurdi) lantokitik beste hemezortzi kanporatu dituzte. Iazko azaroaren 30ean iritsi zitzaizkien langileei kaleratze gutunak.

EZ DAGO IRUZKINIK