AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/09/03 19:54

Iragan ostiralean, abuztuak 30, gutxienez lau gizonezkok hainbat emakume erasotu zituzten Iruñean (Nafarroa). Hain zuzen, ukituak egin zizkieten hiriko erdiguneko kale batean. Adingabeak dira erasotutako emakumeak, baita erasotzaileetako hiru ere.

Erasoa jazo bezain pronto, Iruñeko Udaltzaingoari hots egin zieten neskek, eta gertatuaren berri eman zieten poliziei. Hala, erdigunera bertaratu eta lau erasotzaileak atxilotu zituzten, sexu abusu delitua egotzita.

Hamaika eraso

EITB-k jakinarazi duenez, azken asteotan hainbat pertsonak salatu dituzte antzeko erasoak Iruñeko Bigarren Zabalgunean eta inguruetan. 

Gainera, azken egunotan Larresoron (Lapurdi), Plentzian (Bizkaia) edota Bilbon (Bizkaia) ere salatu dituzte sexu erasoak: Larresoron hiru gizonezkok emakumezko bat bortxatu zuten igande goizaldean; Plentzian, bi gizonezkok bi emakume jarraitu eta jazarri zituzten egun berean; eta Bilbon, bikotekide ohia sei egunez bahitu eta erasotu du gizonezko batek.