AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/09 13:28

2023. urtea hasi zenetik lau erailketa matxista izan dira Espainiako Estatuan, guztiak, ordu gutxiren buruan. Atzo bertan erail zituzten lau emakume Adejen (Tenerife), Piedrabuenan (Ciudad Real), Puerto de Santa Marian (Cadiz) eta Roquetas de Marren (Almeria).

Igandean, 03:30ak aldera, labankadaz hil zuen 24 urteko emakume bat bere senarrak, Piedrabuenan. 30 urte ditu hiltzaileak. 07:00ak aldera 46 urteko emakume bat topatu zuten hilik Puerto de Santa Marian: tiroz erail zuen 40 urteko bere bikotekideak. Egun berdinean, 44 urteko emakume bat ito zuen 30 urteko gizon batek Roquetas de Marren, harekin sexu-harremanak izan ostean.

Gaur eman dute egun berdineko laugarren erailketa matxistaren berri: Adejen, emakume bat labankadaka hil zuen bere senar ohiak. 46 urte zituen emakumeak, eta 44 ditu hiltzaileak.

Hilabete beltza izan zen 2022ko azkena ere, joan den abenduan gutxienez hamahiru emakume erail baitzituzten euren bikotekideek edo bikotekide ohiek Espainiako Estatuan. 2003tik erregistratutako hilabeterik odoltsuena izan zen indarkeria matxistari dagokionez. 2022an, gutxienez 48 hilketa matxista izan ziren; zenbaketa ofizialen arabera, 2003tik, 1.183 erailketa matxista izan dira.

EZ DAGO IRUZKINIK