AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
GKSren jardunaldi nazionala Berriozarren, apirilean.
2022/11/30 11:35

Gazte Koordinadora Sozialistak azaro erdialdean iragarri zuen Gazte Langileontzako Elkargunea egingo duela aurrenekoz. Larunbat honetan izango da ekimena, Ordizian (Gipuzkoa), eta egun osoko egitarau bat daukate prest GKSko kideek. Lau hitzaldi izango dira goizean, 10:30ean bi, eta 12:30ean beste bi.

Urrian aurkeztutako "Gazte Langileontzako Proposamen Politikoan sakonduz, gazteon problematika ezberdinei ikuspegi sozialistatik aurre egiteko aukeren inguruan" jardutea da helburu nagusia, eta hitzaldietan lau auziri helduko diete horretarako: Bizi bitartekoen aldeko borroka ikuspegi sozialistatik eta Gazte langileontzako espazio politiko propioak saioak izango dira 10:30ean, eta Autoritarismoaren gorakada: nola planteatzen dugu komunistok eskubide politikoen aldeko borroka? eta Arte ekoizpenaren funtzio politikoak: egungo eszena musikala eta erronkak 12:30ean.

Bazkari bat, zenbait ikuskizun eta musika emanaldi nahiz GKSren ekitaldi politiko bat izango dira Ordizian eguerditik aurrera. Ikusi hemen egitaraua, osorik.

EZ DAGO IRUZKINIK