AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Ecuador Etxea
2023/03/15 11:17

Martxoaren hasieran aurkeztu zuten Deustuko jaiak denontzat dinamika hainbat eragilek eta norbanakok, Ezker Abertzaleak Gazte Koordinadora Sozialistari Deustun (Bilbo, Bizkaia) jarritako beto politikoaren kontra eta "auzoko eragileek Jai Batzordean baldintza berdinetan parte hartzeko eskubidearen" alde. "Auzoko jaietan espazio zabalak bermatzeko lan egiteko" konpromisoa hartu du ekimen berriak, eta egitarau propio bat antolatu du Deustuko jaietarako; hain zuzen ere, larunbat honetarako.

Egitarauaren inguruko xehetasun gehiago eman dituzte berriki. Larunbatean, martxoaren 18an, 12:30ean emango diote hasiera egunari: reggae ska musika jarriko dute ordu horretatik aurrera Oskarbi tabernan. Gero, 14:30ean hasita, bertso-bazkari bat izango da Deustuko parkeko hockey pistan, Garazi Navarro, Aroa Arrizubieta eta Aitor Bizkarra bertsolarien eskutik. 17:00etan, berriz, Orkresta elektrotxarangak girotuko ditu auzoko kaleak.

19:30ean ere kalera eramango ditu bere aldarriak Deustuko jaiak denontzat ekimenak: beto politikoen aurkako manifestazio bat egingo dute ordu horretan, Done Petri plazatik abiatuta.

Musika emanaldiak ere izango dira gauean, J Martina taldearekin eta Lil Zikuta, Hank Scorpio Lads, EHZ, Gerri nahiz Mutiko abeslariekin.

EZ DAGO IRUZKINIK