Larunbat gauean hiru gazte atxilotu zituen Ertzaintzak Donostian

Ertzainei "aurre egitea eta botilak jaurtitzea" leporatzen diete hiru gazteei. 04:45ak aldera atxilotu zituzten, Alde Zaharrean.
Argazki Nagusia
Donostiako GKSk abuztuan deitutako protesta, poliziaren etengabeko jazarpena salatzeko. Argazkia: Donostiako GKS
2021eko irailaren 20a

Joan den larunbat gauean ere esku hartu zuen Donostian (Gipuzkoa) Ertzaintzak. Alde Zaharrean hainbat auto "kaltetzen" ari zirela argudiatuta, zenbait gazterengana jo zuten ertzainek, identifikatzeko. Polizien esanetan, "aurre egin eta botilak jaurti" zizkieten haiek; hori egotzita eraman zituzten atxilo gazteetako hiru.

Adin txikikoa da bat, 18 urte ditu beste batek eta 19 urte hirugarrenak. Dirudienez, "desordena publikoak eragitea" leporatzen diete.

Gertatutakoa dela-eta, "gazte langileon kriminalizazioa eta eskubide zibil eta politikoen urraketa" salatu ditu berriz Donostiako Gazte Koordinadora Sozialistak.


Iruzkinak

Ez dago iruzkinik