AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FM Logistics enpresako langileen elkarretaratzea, atzo. Argazkia: Diario de Navarra
2022/05/10 16:32

Ororbiako (Nafarroa) Kybse lantegiaren hornikuntzaz arduratzen da FM Logistics eta atzo, maiatzaren 10ean, lau orduko lanuzte bat egin zuten enpresako langileek. Lan-etenaldi gehiago egingo dituzte datozen egunetan, enpresako zuzendaritzak lan-itunaren negoziazio prozesua blokeatu baitu.

Soldaten parekatzea izan da negoziazioak hautsi dituen eskaera, eta baldintza hura lortze aldera mobilizatu dira beharginak. Salatu dutenez, urtean  1.200 euroko desberdintasunak daude langileen ordainsarien artean.

Sindikatuen arabera, langile guztiek hartu zuten parte atzoko lanuztean eta, azaldu dutenez, hurrengo bi asteetan ere joko dute protestara. Soldaten parekatzea ez ezik, soldaten igoera ere bilatzen dute beharginek.  

EZ DAGO IRUZKINIK