AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: aiaraldea.eus
2021/06/01 18:46

Tubacex enpresako zuzendaritzak maiatzaren 18an luzatu zion langile batzordeari esku artean duen lan-erregulazioko espedienteari buruzko azken proposamena; Laudioko (Araba) eta Amurrioko (Araba) langileei eragingo die neurriak. Proposamen horren arabera, 129 langile izango dira kanporatuak: 95 zuzenean kaleratuko dituzte, hamabiri aurretiko erretiroak ezarriko dizkiete eta beste 22 behargin kalte-ordainak ordainduta bidaliko dituzte kalera.

Zuzendaritzak proposatutako baldintza horiek betetzeko, grebalariek gaur itzuli behar zuten lanera. Dena dela, langile batzordeak uko egin dio proposamenari, eta greba mugagabearen bideari helduko diote oraindik.

Duela 110 egun hasi zuten greba langileek, eta ordezkariek lan-erregulazioko espedienteari muzin egiteko asmoa berretsi dute.

EZ DAGO IRUZKINIK