Urkila aldizkaria banatzen hasi dira Bilbon

"Errealitate politikoan eragiteko" asmoz sortu dute 'Urkila' aldizkaria Bilbon. Gertakari sozialen inguruko "zapalduon ikuspuntua zabaltzea" eta "desjabetuon kulturaren eraikuntzan ekarpena egitea" dira proiektuaren helburu nagusiak. Lehen alea eskuragarri dago jada, Bilboko hainbat gunetan.
Argazki Nagusia
urkila aldizkariaren salmenta puntuak
2019ko maiatzaren 21a

Duela bi aste aurkeztu zuten Urkila aldizkari berria Bilbon (Bizkaia). Proiektua martxan jarri duten zenbait kidek aurkezpenean azaldu zutenez, errealitate politikoan eragiteko asmoz sortu dute. Hala, bi helburu nagusi zehaztu dituzte: batetik, gertakari sozialen inguruko "zapalduon ikuspuntua zabaltzea, komunikabide arrotzek sistematikoki ezkutatzen digutena"; eta bestetik, "desjabetuon kulturaren eraikuntzan ekarpena egitea", eztabaida eta formakuntza politikoa sustatuz, besteak beste. 

Bilbon gaurkotasuna duten gaiei heltzeko asmoa adierazi dute Urkila-ko kideek. Lehen alean, esaterako, hiri-ereduari langile ikuspegitik egindako kritika landu dute, "hiriaren konfigurazioak burgesiaren boterea zer eratan indartzen duen" aztertzea xede. Lehen alea banatzen hasi berri dira; Bilboko hainbat tabernatan eta gune autogestionatutan eskuratu daiteke.