AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Leioatik!
2021/02/10 11:39

Ikasketen gaineko kontrola bermatzeko, ekin antolakuntzari lelopean, elkarretaratzera deitu du gaurko Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB), Leioako campuseko (Bizkaia) Medikuntza eta Erizaintza fakultatearen aurrean. 15:00etan izan da mobilizazioa.


UIBk lau puntu nabarmendu ditu deialdian: batetik, irakasle eskasia dela-eta, eskolen "kalitatea nabarmen jaitsi" dela azaldu du, eta praktika presentzial gutxiago izaten dituztela orain ikasleek. Gainera, horrek euskarazko ikasketen desagertzea eragin duela ohartarazi dute: "[Irakasle eskasiaren ondorioz], euskaraz matrikulatutako ikasleak irakasgaia gazteleraz jaso beharko du, azken hori, klaseak hasi baino astebete lehenago jakinarazi zaiolarik ikasleriari".


Egoera kudeatzeko EHUren "gaitasun eza" kritikatu, eta ikasleek jasotako informazioa "azken momentukoa, zalantzagarria eta anbiguoa" izan dela ere salatuko dute. Iazko apirilean, larrialdi egoera betean, Medikuntzako eta Erizaintzako ikasleen praktiken "baldintza negargarriez" ere ohartarazi zuen UIBk.


"Berdintasunaren itxurakeria"


Asteon, Ekin antolakuntzari izeneko kanpaina beraren barruan, Berdintasunaren itxurakeriaren aurrean, ekin antolakuntzari dinamika abiarazi dute Hego Euskal Herriko hainbat campusetako emakume taldeek. Leioako (Bizkaia) Lorratzek, Gasteizko (Araba) GUETek, Ibaetako (Gipuzkoa) Arrakalak, Bilboko (Bizkaia) Bilbouniko Emakume Taldeen Koordinadorak eta Iruñeko (Nafarroa) Akelarrek batu dituzte indarrak, "langile klasearen defentsa egiteko eta haren beharrei erantzuteko".