AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Sugarra gaztetxea
2019/10/21 10:02

Lizarrako (Nafarroa) Sugarra gaztetxeak jardunaldi irekiak antolatu ditu urrirako, Sugarra piztu, Lizarra berpiztu izenpean. Urriaren 19an, ostirala, eman zioten hasiera ekimenari, eta datorren asteburuan jarraituko dute saioek.

Jardunaldien lehen saioak belaunaldi desberdinetako dozenaka herritar bildu zituen gaztetxean. Urteetan zehar gaztetxeek herrian izan duten ibilbidea izan zuten hizpide; "lehenengo okupazioak, ondorengo errepresioa, gaztetxeen desjabetzeak.", eta abar. Hari horretatik tiraka heldu ziren egungo gaztetxearen birjabetzeaz hitz egitera; Sugarra gaztetxearena, alegia. Besteak beste, birjabetzea egiteko arrazoiak atera zituzten mahai gainera, tartean, "praktika politiko eraginkorra garatzeko espazio baten beharra". "Autogestionatutako pintxo-potearekin" eman zioten amaiera jardunaldien aurreneko saioari. 

Jardunaldion helburuak "orain arteko lana sozializatzea, gazte asanblada indartzea eta gaztetxea kide berriei irekitzea" izango dira. Hurrengo asteburuan jarraituko du ekimenak: asanblada irekia egingo dute ostiralean, hilak 25, eta larunbatean, hilak 26, auzolana eta bazkaria izango dituzte. 

EZ DAGO IRUZKINIK