AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/05/29 15:33

Murtzia II kartzeleko erizaindegian konfinatuta dago Patxi Ruiz euskal preso politikoa, kartzelatik ospitalera atera izanagatik inposatua. Egoera horretan hemeretzigarren eguna bete du euskal preso politikoak gose greban.

Patxi Ruizen borrokaren harira, mobilizazio egun nazionala deitu du AAEAMak maiatzaren 30erako. Azken orduan eguneratu duten informazioaren arabera, goizean herri eta auzoetan antolatuko dira mobilizazioak, eta arratsaldean hiriburuetako deialdietara joateko deia zabaldu dute. Ondorengoak dira maiatzak 30erako Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetan luzatu diren deialdiak:

Goizean mobilizazioak herri eta eskualdeetan.

  • Legutio: 12:30etan Plazan. Kontzentrazioa.

  • Portugalete: 12:00etatik 13:00etara Udaletxe aurrean. Kontzentrazioa.

  • Atarrabia: 13:00etan Udaletxe Plazan. Kontzentrazioa.

  • Lekeitio: 10:30ean Arropain aparkalekutik. Eskualdeko kotxe-karabana.

  • Lekeitio: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Ondarroa: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Mutriku: 13:00etan. Kontzentrazioa.

  • Amurrio: 13:00etan Herriko Plazan. Kontzentrazioa.

  • Iruñea: 13:00etan Udaletxe Plaza. Kontzentrazioa.

  • Urruña: 19:30ean. Kontzentrazioa.

  • Irun: 13:00etan San Juan Plazan.

    Arratsaldean manifestazioak hiriburuetan.

    • Baiona: 17:00etan Saint André Plaza.

    • Iruñea: 20:00etan Gaztelu Plazatik.

    • Gasteiz: 19:00etan Andra Mari Zuriaren Plazatik.

    • Donostia: 20:15ean Bulebarretik.

    • Bilbo: 19:00etan Plaza Eliptikotik.