AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ELAren manifestazioa
2019/05/06 20:12

Azken egunotan ere kalera atera dute hitzarmen kolektiboaren aldeko borroka Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek . 5.000 inguru dira denera. Gaur, astelehena, mobilizazioa egin dute Donostian ELA sindikatuak deituta, 58. greba egunean. Ostiralean, LABen deiarekin bat eginez, Gipuzkoako Foru Aldundian egin zuten protesta langileek. Asteburuan ere egin dituzte mobilizazioak, besteak beste, Bergaran.

Hala, Aldundiaren ardura seinalatu dute beharginek. Izan ere, beren lan-baldintzak bermatzeko baino, enpresa pribatuen interesen alde jokatzen ari dela salatu dute, eta langileek patronalarekin egindako aurreakordioa boikoteatzea egotzi diote. Egoitzetako erabiltzaileen senideek ere salatu zuten ostiralean Aldundiaren jarrera. Gaur gaurkoz, berean jarraitzen dute Gipuzkoako Diputazioak zein patronalak.

Bestalde, ELAk maiatzaren 10era arte luzatu du lanuzte deialdia.