Martxoaren 8rako egitaraua prestatu du Goierriko Titare Borroka Sareak

'Antolakuntzaz bidea ehuntzen, emakume langileon askatasuneratz' lemapean, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunari lotutako egitaraua antolatu du Titarek Goierrin. Ikasturte politiko honetan "heziketa politikoan" jardun dutela azaldu dute, "gaitasun teoriko zein analitikoak" lantzen eta "antolatzen". Beste pauso bat emango dute igandean, "eskualdeko borroka komunitatea indartu" asmoz.
Argazki Nagusia
2020ko martxoaren 6a

Goierriko (Gipuzkoa) Titare Borroka Sareko kideek adierazi dutenez, "hainbat emakume sozialistaren praktika politikoari esker da Martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, eta horren pisu historikoa gure gain hartu nahi genuke". Horretarako, datorren iganderako egitaraua antolatu dute; "nolabait, aurtengo urteari ahotsa jarriaz".

Urte honetaz

Borroka Sareko kideek argitu dute "Titarek ez duela haria galdu"; izan ere, aurtengo ikasturte politikoan "isilpeko jardunean aritu" dira, "barnera begira". Lehentasuna "emakume langileen heziketa politikoa" izan dela diote, eta horregatik, "gaitasun teoriko zein analitikoak eskuratu" asmoz, mintegi, tailer zein eztabaidetara bideratu dituztela indarrak. "Antolatzen aritu gara", gaineratu dute.

Esku artean duten egitarauaz

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunari lotuta prestatutako egitarauari dagokionean, martxoaren 7an eskualdeko indarrak Urretxu-Zumarragan bateratzea da asmoa. Lehenik, "antolakuntzaren beharra" erdigunera eramango duen hitzaldia izango dute, eztabaidarako tartea zabalduz. Bertso-poteoa egingo dute ondoren, "eskualdeko borroka komunitatea indartzea" helburu.