AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @GoyoDocker
2020/10/09 12:33

Urriaren hasieran greba deialdia egin zuten Bilboko Portuko langileek. Izan ere, zamaketariek gaitzetsi zuten enpresak iruzur egin ziela hitzarmen kolektiboa adosten saiatzeko bileretan. Horrekin batera, lan-baldintzak ere salatu zituzten; ordutegiak ez errespetatzea eta gehiegizko lanaldiak izatea, adibidez. Hala, ezin ahaztu aldi baterako langileen egoera: kontratu finkoak izatera igaro daitezen exijitu dute zamaketariek.

Grebak, zehazki, honako hedadura izango du: urriaren 9an, 13an, 19an eta 20an bi orduko lanuzteak egingo dituzte txanda bakoitzeko, eta urriaren 10ean, 11n, 14an, 15ean, 16an, 17an, 18an, 21ean, 22an, 23an, 24an eta 25ean, aldiz, 24 orduko lanuzteak egingo dituzte.

Aurtengo uztailean salatu zuten beharginek enpresetako zuzendarien borondate eza hitzarmen kolektiboaren negoziaketak aurrera egin zezan. Abuzturako 21 eguneko greba deitu zuten orduan zamaketariek.