AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: LAB Nafarroa
2019/11/18 12:49

Garaipena Villatuertako (Nafarroa) New Collagenako langileentzat. Hilabete hasieran abiatu zuten greba, lan baldintzetan hobekuntzak exijtzeko, eta eman ditu fruituak borrokak: akordioa erdietsi dute enpresako nagusiekin, eta hainbat baldintza aldatzea eta hobetzea lortu dute beharginek. Esaterako, soldatak %4 igotzea lortu dute, baita jaiegun bat gehiago izatea ere. Bestalde, aurrerantzean plusa jasoko dute jaiegunetan eta asteburuetan lan egiteagatik, eta Eguberrietako lan ordutegiek "familiarekin kontziliazioa" izango dute ardatz.

Hala, New Collagenako langileek amaitutzat eman dute azken asteotako greba. Mobilizazioei ekin zietenean baino ez zen eurekin hitz egiteko prest agertu enpresaren zuzendaritza, eta azkenean, negoziazioak hasi ziren. Langileen asanbladak "pozez" hartu du lan baldintzak hobetzea lortu izana, eta azaldu du "ez dagoela saririk borrokarik gabe".