AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Lakuako Gazte Asanblada
2020/12/02 15:20

Ibilbide laburra izan du oraingoz Lakuako (Gasteiz, Araba) Gazte Asanbladak, baina martxan duen jardun politikoaren berri eman du dagoeneko. Azaroaren 27an aurkeztu zuten asanblada eta bertan lantzen ari diren proposamen politikoa LKGAko kideek, Ibaiondoko Gizarte Etxean.

Azaldu dutenez, "politika iraultzaileak eskatzen duen kultura militantea ekoizteko espazio" gisa identifikatzen dute asanblada, eta "antolakuntza forma horretara egokitzeko lana" egiteari ekin diote jada.

"Etengabe aldatzen ari den" eta "proletarizazio prozesuak baldintzatutako errealitatean" kokatu dute haien jarduna LKGAko kideek eta, hain zuzen, "dominazioari aurre egiteko klase antolakuntza independente baten beharrezkotasuna" azpimarratu dute. "Gazte langileria subjektu politiko modura" hartuta, Lakuako auzoetan lur hartu du asanbladak, "gazte langileriak kapital metaketan betetzen duen funtzioan" esku hartzeko, besteak beste.