AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Errekaleor auzoa festetan (Argazkia: Errekaleor)
2019/05/21 19:52

Bi urte bete dira Iberdrola enpresak eta Eusko Jaurlaritzak Gasteizko (Araba) Errekaleor auzoko argia moztu zuenetik. Urteurrenaren ostean, jai giroak hartuko du auzoa: asteburu honetan, Bihotzetik lehertzera goaz lemapean ospatuko dituzte Errekaleorreko jaiak, maiatzaren 24tik 26ra bitartean. Bazkari herrikoiak, tailerrak, bertsolariak, haurrentzako txokoa, azoka, antzerkia eta kontzertuak izango dira; besteak beste, La Furia, Anita Parker, Izaki Gardenak eta Ni Yuta Ni Tuya.

Hona hemen Errekaleorreko jaietako egitaraua osorik:

Maiatzak 24, ostirala

  • 18:00. Txupinazoa
  • 18:30. Txokolatada eta tailerrak: bizikleta tailerra, serigrafia eta doako denda
  • 20:30. Bertso-trama: Iñaki Viñaspre, Jone Uria, Eli Pagola eta Unai Iturriaga bertsolariak
  • 22:00. Kontzertuak: Tristtan Mourguy, Scratch eta Moon Ta Spunknik

Maiatzak 25, larunbata

  • 12:00. Azoka eta haurrentzako txokoa
  • 12.30. Pintxo txapelketa eta marianito musikatua
  • 13:00. Zurrunka antzerkia
  • 14:00. Kontzertua: Basakatuak
  • 14:30. Bazkari herrikoia
  • 16:30. Bazkalostea: mus txapelketa eta No Name taldearen kontzertua
  • 18:00. Tailerrak: zunba eta volleyball
  • 19:00. DJ Wizard
  • 20:30. RKtukada
  • 21.30. Kontzertuak: Izaki Gardenak, Ni Yuta Ni Tuya, La Furia, Anita Parker eta Komando Klitorix

Maiatzak 26, igandea

  • 15:00. Kantu bazkaria
  • 17:00. Dantza herrikoiak
  • 18:00. Eusklabo alaiak