AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Manifestazioa atzo, Erromon (Getxo). Argazkia: @inig_o
2020/05/13 12:20

Salbuespen egoerako lehen manifestazioetako bat egin zuten atzo Erromon (Getxo, Bizkaia), Itzubaltzeta III gaztetxearen desalojoa salatzeko, Eraisketari ez, herri bat gaztetxe bat lelopean. Maskarilekin atera ziren manifestari asko, pertsonen arteko distantzia gordez, desalojoa salatu eta gaztetxea ez eraisteko eskatzeko.

Ertzaintza astelehen gauean sartu zen Itzubaltzeta III gaztetxera, eta inolako agindu judizialik izan gabe, eraikina hustu zuen. Gaztetxeko kideek salatu zuten legez kanpoko desalojoa izan zela, desinfektatzeko lanen aitzakipean. Ondoan dagoen eta eraiste arriskuan dagoen Nagusien Etxeko ateko sarraila aldatu nahian ere topatu zituzten udal langileak.

Desalojoak alarma egoeran

Aurreko astean Gasteizko (Araba) Talka hustu zuten polizia indarrek, eta orduko hartan ere, agindu judizialik gabe eta modu ilegalean egin zuten. Bestalde, apirilaren 21ean salatu zuten Donostiako (Gipuzkoa) Firestone Lantegi Berreskuratua desalojatzen saiatu zirela.

EZ DAGO IRUZKINIK