Israelekiko "euskal konplizitatea" salatuko dute, manifestazio batekin

Okupatutako palestinar lurraldeetan tranbia bat egiten ari da Israel, eta hura eraikitzeko proiektuan parte hartzen ari da CAF enpresa. Manifestazio bat antolatu dute azaroaren 28rako, Gasteizen, besteak beste, haren "konplizitatea" salatzeko.
Argazki Nagusia
Argazkia: Eau de CAF
2020ko urriaren 14a

Palestinarekin elkartasunez eta Israelek lurralde okupatuetan daraman politika salatzeko, Ez gaitezen izan konplize kolonizazioarekin kanpaina jarri dute abian hainbat eragile sozialek. "CAF enpresa euskalduna Israelek ilegalki okupatzen dituen lurraldeetan egiten ari den tranbia errailetatik ateratzen saiatzea" da kanpainaren xedea. CAF jaitsi zaitez apartheidaren trenetik mezua zabaldu dute, eta besteak beste, manifestazio bat egingo dute Gasteizen (Araba), azaroaren 28an.


Zehazki, lurralde palestinar okupatuak eta Jerusalem lotu nahi ditu Israelek tranbia horren bidez, eta halako proiektuak, Israelek "lurralde horiek de facto anexionatzeko" darabiltzala ohartarazi dute, palestinarren mugikortasuna are gehiago mugatzearekin batera.