Iñaki Bilbao preso politikoak seigarren eguna du gaur gose eta komunikazio greban

Gaurkoa seigarren eguna du gose eta komunikazio greban Iñaki Bilbaok. Bihar Bilbon mobilizatzera deitu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak.
Argazki Nagusia
Argazkia: @AmnistiaGarrasi
2020ko irailaren 15a

Irailaren 10ean baraualdiari ekin zionetik, seigarren eguna du gaurkoa Iñaki Bilbao preso politikoak. "Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna" aldarrikatzeko xedez, gose greba hasteaz gain, ziegatik "ezertarako" ez zela aterako adierazi zuen, ez eta inolako komunikaziorik edukiko ere. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, "beste berririk izan gabe, Txikitok aurrera daraman borrokak sortuko dituen egoerei elkartasuna adierazteaz gain, adi egoteko" eskatu zuen grebaren hasieran.

Mobilizazioa

Biharko, irailak 16, mobilizazioa deitu du AAEAMek Bilbon (Bizkaia). 19:30ean Etxebarrieta Anaien plazan egingo dute elkarretaratzea, eta Bilbaoren borrokaldiari elkartasuna adierazteko deia egin dute sare sozialetan.