AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @AmnistiaGarrasi
2020/10/08 01:36

Iñaki Bilbao preso politikoak irailaren 10ean hasi zuen gose eta komunikazio greba, eta hogeita zortzigarren eguna beteko du gaur. Bilbaorekin elkartasunez, atzo 24 orduko baraualdia egin zuten Patxi Ruiz, Dani Pastor, Jon Kepa Preciado, Mikel Sansebastian eta Oskar Barreras preso politikoek.

Kalean ere jarri dira martxan zenbait barau, esaterako, Bilbon (Bizkaia) gose greban daude bi pertsona. Bestalde, abian dira Bilbaori babesa adierazteko mobilizazioak ere. Besteak beste, Berriozarren (Nafarroa), Bilbon, Donostian (Gipuzkoa), Basaurin, Trapagaranen (Bizkaia) nahiz Elgoibarren (Gipuzkoa) ari dira elkarretaratzeak jarraikortasunez egiten.

Horretaz gain, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak mobilizazio nazionala deitu du larunbat honetarako, urriak 10. Bilboko Moyua plazatik irtengo da manifestazioa, 18:30ean. Egun horretan beteko da hilabete Bilbaok borrokaldiari ekin zionetik.