Iñaki Bilbao preso politikoak hamabosgarren eguna du gose eta komunikazio greban

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak herrialde mailako manifestazioa deitu du datorren larunbaterako.
Argazki Nagusia
Argazkia: @AmnistiaGarrasi
2020ko irailaren 24a

Iñaki Bilbao preso politikoak hilaren 10ean ekin zion baraualdiari, eta komunikazio-bideak ere eten egin zituen. Gaur, hilak 24, hamabosgarren eguna egingo du gose eta komunikazio greban. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak azaldu zuenez, "Euskal Herria independente, sozialista, batu eta euskalduna" aldarrikatzeko heldu zion borrokaldi honi.

AAEAMek Bizkai mailako mobilizazioa deitu du larunbat honetarako, irailak 26. Moyua plazatik irtengo da manifestazioa, 18:30ean.