AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/10/30 11:42

Atzo, azaroak 29, Iñaki Bilbao Txikito preso politikoak bukatutzat eman zuen duela 50 egun abiatutako gose eta komunikazio greba. Ospitalean egon da orain arte, sueroarekin eta zunda bati konektatuta. Puertoko (Cadiz) ospitalean zegoen, eta salatu duenez, bere nahiaren kontra zeukaten bertan, "borroka eten zezan". Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du Bilbao atzo lekualdatu zutela Puerto III espetxeko erizaindegira. Bertan, amaitutzat eman du gose eta komunikazio greba.

Preso politikoaren gertukoenek AAEAMri adierazi diotenez, "ahul" dauka ahotsa baina "indartsu eta zuhur" dago. Hala, gose eta komunikazio greba bukatu arren, "aurrera zeraman borroka ez dela amaitu" azpimarratu du.

AAEAMek azaldu du, informazio ziurra jaso ahala, "berehala", argitaratuko duela.