AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/19 11:31

Zizur Nagusiko (Nafarroa) Esparru gaztetxeak herri formakuntzak antolatu ditu datozen egunetarako. Online saioak izango dira, eta guztira, lau hitzaldi prestatu dituzte. Bihar, apirilak 20, emango diete hasiera formakuntza saioei, 17:00etan: osasun-larrialdien aurrean ezarritako osasun-politikak aztertuko ditu Ander Goiatxe medikuak, eta Covid-19aren "etorkizuneko eszenatokiak" ere izango ditu hizpide.

Gainontzeko hiru hitzaldiek ere Covid-19ak sortutako krisialdiarekin lotura izango dute; hain zuzen, etxebizitzaren auzia (hilak 23), hezkuntza-sistema (hilak 28) eta autodefentsa laborala (hilak 30) landuko dituzte, Unibertsitateko Indar Batasunaren, Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuaren eta Iruñerriko (Nafarroa) Langileen Autodefentsa Sarearen eskutik.

17:00etan hasiko dira saio guztiak, Jitsi plataformaren bidez. Entzuteko eta parte hartzeko interesa dutenek ondorengo telefono zenbakiaren bidez eman dezakete izena: 651 132 230.

Hona hemen herri formakuntza guztiak:

  • Osasun politikak eta Covid-19aren etorkizuneko eszenatokiak, Ander Goiatxe. Apirilaren 20an, 17:00etan
  • Etxebizitzaren problematika, Etxebizitza Sindikatua. Apirilaren 23an, 17:00etan
  • Hezkuntza-sistema konfinamenduan, Unibertsitateko Indar Batasuna. Apirilaren 28an, 17:00etan
  • Lanaren testuingurua eta oinarrizko zantzuak, Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sarea. Apirilaren 30ean, 17:00etan