AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Kontrakantxa gaztetxea
2020/12/04 16:48

Abenduaren lehenean aurkitu dute gaztetxeko kideek gaztetxe sarrerako kristal bat hautsita, eta astelehenetik astearterako gauean gertatu dela ziurtatu dute. Erasoa kalean inor ez zegoen une batean eman zen, etxeratze ordua indarrean egonda edo goizeko lehen orduetan. Gaztetxera sartzea lortu eta lapurreta ere egin dute. Baina ez da gaztetxe horrek jasaten duen lehen erasoa.

Hamalau urte betetzera doa Kontrakantxa eta, ibilbidean, era ezberdinetako erasoak jasan behar izan ditu. Hala ere, berriz eman dira azken hilabeteetan. Lapurtzera sartu ziren duela hilabete batzuk eta, oraingoan, sarrerako kristala ere hautsi dute. Gaztetxeko kideek salatu dutenez, inpunitate osoz gertatzen dira erasoak, horien atzean egon daitezkeen agenteen eta horien intentzionalitateari dagokienez.

Horren aurrean, gaztetxeen eta, oro har, langile kontrol espazioen antolatzeko beharra azpimarratu du Gazte Asanbladak, "erasoen aurrean babesteko gaitasunak sortzeari eta biderkatzeari begira". Ezinbestekotzat jo dute Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sarea bezalako eragileetan ekarpena egitea horretarako, "legedia burgesak defendatutako erasoen aurrean, langile kontrolaz erantzun ahal izateko".