AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: GUET
2020/11/23 15:50

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna, mobilizatzeko parada izango da Hego Euskal Herriko hainbat campusetan. Izan ere, elkarretaratzeak eta manifestazioak iragarri dituzte GUETek, Arrakalak, Akelarrek, Lorratzek eta Bilboko Unibertsitateko Emakume Taldeen Koordinadorak. Halaber, Indarkeria matxistaren aurrean, emakume langileon antolakuntza lema bateratuak Gasteizen (Araba), Donostian (Gipuzkoa), Iruñean (Nafarroa), Bilbon (Bizkaia) eta Leioan (Bizkaia) izango du oihartzuna.


Mobilizazioak ez ezik, hainbat solasaldi ere antolatu dituzte unibertsitatean aipatutako emakume taldeek. "Indarkeria matxista ulertzeko hainbat gako" izango dituzte hizpide, tokian tokiko egitarauen bidez.


UIB MOBILIZAZIOEKIN BAT


Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) atxikimendua adierazi zien atzo emakume taldeen mobilizazioei, eta horietara batzeko deia luzatu dio Hego Euskal Herriko unibertsitateetako ikasleria langileari. Bide batez, UIBk gogora ekarri du EHUko garbitzaileek jasaten duten "biolentzia ekonomiko gordina", bai eta unibertsitateek ustez erasoei aurre egiteko martxan dituzten protokoloek dituzten gabeziak ere.


Unibertsitatean emakume langileak antolatzeko eta elkartasunez jarduteko tresnak sortzea "urgentzia handikoa" dela diote UIBko kideek. Bide horretan, campusetako emakume taldeek egunerokotasunean daramaten jarduna nabarmendu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK