Haurreskoletako administrazio eta kudeaketa alorreko langileek bost eguneko greba abiatu dute

Atzo hasi zituzten lanuzteak haurreskoletako administrazio eta kudeaketa alorreko langileek. Ostiralera arte luzatuko dituzte grebak. Beharginek lan baldintzak hobetzeko eskaerak aurkeztu dizkiote partzuergoari, eta horiek bete ditzan presio egin nahi dute greba deialdien bidez.
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2019ko irailaren 3a

Lan baldintzak hobetzeko proposamen integral eta arduratsua, horixe eskatu diote haurreskoletako administrazio eta kudeaketa alorreko langileek partzuergoari. Beharginek euren lan baldintzak hobetu asmoz grebak abiatu zituzten atzo, irailak 2. LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek deialdiaren arrakasta azpimarratu dute, eta lanuzteak “erantzun jendetsua” izaten ari direla azaldu dute.

Partzuergoa eta beharginak uztailaren 15ean elkartu ziren azkenekoz negoziazio mahaiaren bueltan. Ez zen adostasunik izan batzarrean; hala, mobilizazioekin ekin diote ikasturteari langileek. Lan karga murrizteko eskatu diote administrazioari, eta hala ezean, larunbatera arte luzatuko dituzte grebak.