AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iñaki Bilbao preso politikoaren aldeko kontzentrazioa Bilbon. Argazkia: @AmnistiaGarrasi
2020/09/21 15:46

Irailaren 10ean baraualdiari ekin zionetik, hamabigarren eguna du gaurkoa Iñaki Bilbao preso politikoak. Gose grebaz gain, ziegatik atera gabe jarraitzen du, eta ez du inolako komunikaziorik mantentzen. "Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna" da bere ekintzaren aldarrikapena.

MOBILIZAZIOAK

Aste honetan zehar, gutxienez hiru izango dira Bilbaoren aldeko elkarretaratzeak Bilboko (Bizkaia) Etxebarrieta Anaien plazan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta: gaur, asteazkenean eta ostiralean. Guztiak 19:30ean izango dira. Bestalde, Basauriko (Bizkaia) Bentako plazan mobilizazio bat egingo dute asteartean, 19:30ean.