AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Langileak protestan. Argazkia: Gedar
2019/11/11 11:53

Iragan ostiralean hogei pertsonatik gora elkartu ziren Villatuertako (Nafarroa) New Collage enpresaren kanpoaldean, langileek grebari hasiera emateko egin zituzten protestetan. Guardia Zibilaren eta Foruzaingoaren presentzia nabarmena izan zen mobilizazioetan. LAB sindikatuko ordezkari batek azaldu duenez, "2015 eta 2018 urteen artean, enpresaren fakturazioa 3 milioitik ia 7 milioira arte igo da"; etekinak igota ere, ordea, "enpresaren aurrekontuaren %9 soilik dagokie langileei", eta "urteko 365 egunetan egiten dute lan".

Mobilizazioetan mahai gainean jarri dute langileen antolakuntzarako beharra. Izan ere, beharginek azaldu dutenez, "hauteskunde sindikalak egin arte", enpresak ez die zor zien diru guztia ordaindu lanaldi osoko langileei. Era berean, hauteskundeen aurretik, soilik langile batek betetzen zuen gaueko txanda, "horrek suposatu dezakeen arriskuarekin, istripuren bat gertatuz gero". Langileen aldarrikapenei esker, orain, bi langile izaten dira gauean.

Asteburu osoko grebaren ostean, hasi berri den astean ere jarraipena emango diote borrokaldiari, hilaren 15etik aurrera.