AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Donostian egin duten elkarretaratzea.
2021/02/22 13:37

Lehen greba eguna izan dute gaur Haurreskolak partzuergoko langileek, eta asteazkenera arte egongo dira greban. Gaur elkarretaratzeak egin dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat hiri eta herritan, eta asteazkenean manifestazioa egingo dute Gasteizen (Araba), Lakua inguratuz.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunen isiltasuna salatu dute gaurko protestetan, eta langileen aldarrikapenak ikusezin bihurtzeko saiakerak egiten ari direla azpimarratu dute. Honakoak dira beharginek egin dituzten eskakizunak:

  • Haurreskolak partzuergoaren doakotasuna eta Hezkuntza Sailean integratzea.
  • Indarrean dauden akordioak errespetatzea eta betetzea.
  • Lan-hitzarmen berriaren gaineko negoziaketak hastea.
  • Langileen behin-behinekotasunarekin amaitzea eta lanpostuak egonkortzea.
  • Haurreskolak partzuergoa ere sartzea Osakidetzak irakaskuntza publikoan egiten duen Norbera Babesteko Ekipamenduen horniduran.