AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2019/05/30 18:22

110 langile dira Aguraingo (Araba) DHL enpresan. 2017ko abenduan agortu zen bertako lan hitzarmena, eta horren ostean, zortzi hilabetez aritu dira negoziaketetan Zuzendaritza Batzordea eta beharginen ordezkariak. Soldata igoerak lurraldeko lan hitzarmenarekin lotzea da zuzendaritzaren helburua. Bestalde, soldatetan bi maila mantendu nahi dituzte; hala, une honetan, urtean 3.000 euro gutxiago irabazten dituzte lehen indarrean zegoen hitzarmena adostu ondoren beharrean hasi ziren langileek zein aldi bateko langileek.

Hitzarmen berriaren inguruko negoziaketetan adostasunik ez da egon, eta greba mugagabea abiatu zuten langileek pasa den maiatzaren 23an. Aguraingo DHLko beharginen eta enpresa batzordearen oinarrizko eskakizunak honako hauek dira: lanegunaren murrizketa, KPIri dagozkion igoerak, soldaten maila bikoitzaren ezabatzea eta kontratu mugagabeak.