AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Leioatik!
2020/11/26 18:06

Atzo, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna, asteotako bigarren greba eguna izan zuten hezkuntza arloko garbitzaileek. Aurreko asteko ostegunean egin zuten lehen greba eguna hainbat eskoletako nahiz EHUko garbitzaileek.

Besteak beste, garbitzaileek adierazi zuten "gutxienekotan" egiten dutela lan hiruko txandetan, eta beharrezkoa dela bost pertsona aritzea. Gainera, lan-gainkarga, soldata baxuak, bajak ez direla errespetatzen eta, oro har, azpikontratazio egoerak sortzen dituen arazoak ere salatzen dituzte.

Hori ez ezik, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren gutxieneko zerbitzuak kritikatu dituzte garbitzaileek, azalduz ezinezkoa dela inposatutako zereginak betetzea plantillaren egungo tamainarekin. Gutxieneko zerbitzuen irizpideak greba eguna baino egun bat lehenago besterik ez zizkieten jakinarazi, hala, mobilizazioak oztopatzeko xedea duela salatu dute.

GUET, Lorratz nahiz Arrakala emakume taldeek eta Unibertsitateko Indar Batasunak babestu zituzten garbitzaileen mobilizazioak, Garbitzaileak ez daude bakarrik lelopean.