AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @Erresidentziak
2019/06/25 20:09

2017. urtean hasi zen Gipuzkoako adinekoen egoitzetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziazioa. Hala, langileek protestak eta grebak egin dituzte 2018. urteko urritik. Mobilizazioen barruan, beharginek Zaintza Martxa hasi zuten iragan astelehenean, ekainak 24. Donostitik Errenteriara izan zen martxaren aurreneko etapa.

Gaur, ekainak 25, Urola zeharkatu dute, Getariatik Zumaiara, hain zuzen. Datozen egunetan, Orian, Deban eta Goierrin izango dira. Martxarekin amaitzeko, ekainaren 29tik aurrera egingo dute seigarren etapa; Donostiara itzuli eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarira bertaratuko dira.

Greba deialdia egitean langileek azaldu zutenez, borrokaldiaren helburua da "Gipuzkoako Aldundiak bere gain hartzea duela hilabete bat ELAk patronalekin lortu zuen akordioa”. Izan ere, sindikatuak eskatuta, Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak bilera baterako dei egin zuen; sindikatuei, Adegi eta Matia patronalei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu zien batzarrean parte hartzeko. Diputazioko ordezkariak, baina, ez ziren agertu ere egin.