AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iturria: noaua.eus
2020/09/24 16:00

Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako langileak 242 egunez izan ziren greban konfinamendu garaiaren aurretik, eta berriz ekingo diete lanuzteei urriaren 6an. Egun bakarra izango da momentuz, lan-baldintza duinen alde. Duela bi urte inguru hasi zuten borrokaldia, lan-hitzarmen kolektiboa eta lan-baldintzetan hobekuntzak lortzeko, eta bide beretik, egoiliarrei eskainitako zerbitzua ahalik ondoen bermatzeko.

Dena den, COVID-19aren hedapenarekin, baldintza latzagoetan ari direla lanean salatu dute.  Konfinamendu garaiaren aurretik langile falta nabarmena bazen, hurrengo hilabeteetan are gehiago areagotu zen lan-karga eta baliabide falta. Gainera, eritasun bajak ez ziren beti beteak, eta babeserako materiala faltan edo kalitate txarrekoa izan da askotan.

Horrek guztiak bultzatu ditu borrokan segitzera eta egun bakarreko grebara deitzera, urriaren 6an, sektoreko langileek bizi duten egoera salatzeko eta enpresa arduradunei zein Gipuzkoako Foru Aldundiari irtenbideak eskatzeko. Momentuz, ez dute mobilizazio gehiagoren berririk eman.