AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/10/09 11:41

Badira hiru hilabete Errotxapeako Gaztetxeko (Iruñea, Nafarroa) kideak, lan politikoa egiteagatik, identifikazio masiboak jasan eta, epaiketa zein identifikazio horiengatik, isun ugariren esperoan daudela. 30 baino gehiago izan dira poliziek identifikatuak.

Horren aurrean, jasandako errepresioaren ondorioei aurre egin ahal izateko, Errotxapeako Gaztetxearen aldeko zozketa jarri dute martxan. Zenbaki saritua aurtengo abenduaren 24ean emango da aditzera, auzo iruindarreko Ipar Gorri tabernan. Sariak, batik bat, hiru izango dira: egurrezko erloju bat, bi lagunentzako afari bat Ipar Gorri tabernan, eta sorpresa modura utzi duten hirugarren sari bat.

Zozketan parte hartzeko deia luzatu dute gaztetxeko kideek. Horretarako, haiekin zuzenean harremanetan jartzea edota sare sozialen bidez kontaktatzea gomendatu dute.