AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Atxilotuen askatasuna exijitzeko elkarretaratzea | GEDAR
2021/04/28 11:25

Poliziaren eskuetan daude oraindik atzo, apirilaren 27an, Iruñerrian (Nafarroa) atxilotutako hamar gazteak. Udaltzaingoaren ziegetan gatibu igaro dute gaua, eta atzo gauean hainbat hedabidek baieztatu zutenez, sekretupean dago poliziaren ikerketa. Bart jakinarazi zuten, gainera, atxilotuei ez zietela utzi haien konfiantzazko abokatuekin harremanetan jartzen, eta jada deklaratu zutela lauk.

Zenbait iturrik baieztatu dute "talde kriminal" batekin lotutako delituak leporatzen dizkietela, hain zuzen, "desordena publikoak, kalteak eta lesioak". Poliziak gutxienez bi etxebizitza miatu zituen atzo, eta material informatikoa, eranskailuak eta bestelakoak konfiskatu zituzten, antza.

Errotxapean nahiz Burlatan gauzatu zituzten atxiloketak polizia-indarrek, eta Errotxapean mobilizazioa egin zuten atzo arratsaldean, Erasoen aurrean, klase elkartasuna aldarri hartuta. Gaurko ere egin dute deialdi bat auzoan: 20:00etan Plaza Gorrian elkartzera deitu dute, atxilotuen askatasuna exijitzeko.

EZ DAGO IRUZKINIK