Etxegabetze arriskuaren aurkako mobilizazioak Zumarragan

Kaleratzeak Stop plataformak deitutako elkarteratzea egin zen atzo, ekainak 14 goizean, Zumarragako familia bat etxegabetze arriskuan dagoela eta. Kaleratzea ekainaren 19an burutu asmo dutela eta, mobilizazio gehiago iragarri ditu datozen egunetan Kaleratzeak Stop plataformak.
Argazki Nagusia
2019ko ekainaren 15a

Familia honek 2015. Urtetik darama bertan bizitzen, alokairua jabeei ordaintzen. Jabeek, ordea, hipoteka ordaintzeari utzi zioten, abisurik eman gabe bizitzera Argentinara joan baitziren.

Hipotekari dagokion diru kopurua jasotzen ez zutela eta, Santander bankuak salaketa jarri zuen eta etxebizitza ostu zioten familia honi. Hori dela eta, 2018an epaiketa izan zen, baina abokatuaren laguntza eskasa zela eta epaiketa galdu zuten. Kaleratzea ekainak 19rako iragarri zuten.

Duela aste batzuk, kaltetuak eta Kaleratzeak Stop plataformako kideak kontaktuan jarri ziren Zumarragako Zerbitzu Sozialaren Sailaren bitartez. Plataformarekin elkarlanean dabiltzan abokatuek esku hartu dute, zeinak epaitegian hainbat iniziatiba mahaigaineratu dituzten.

Irtenbidea aurkitzeko esperanza mantetzen duten arren, kaleratzea oraindik ez da eten. Horregatik, egin diren mobilizazioekin jarraituz, datorren 17 eta 18 egunetan elkarteratzeak deitu dituzte. 19an etxegabetzea Aurrera joanez gero, etxebizitza inguruan elkartasuna adierazteko deia egingo da.