AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Zestoako Gaztetxean egindako solasaldi bat, 2018an. Argazkia: Azpeitiko Gaztetxea
2021/04/02 13:22

Zestoako Gazte Asanbladak ohar bidez eman du bart jasandako erasoaren berri. Azaldu duenez, atzo gauean sartu ziren Zestoako Gaztetxera (Gipuzkoa), eta "gaztetxearen aurkako pankartak" eskegi zituzten leihoetan. "Leloetako batek Zestoako Gazte Asanblada sistemaren kolaborazionistatzat" jotzen zuela salatu dute asanbladako kideek.

Horren aurrean, nabarmendu dute "Zestoako Gazte Asanbladak defendatzen dituen ideal politikoak guztiz kontrakoak" direla. Atzoko erasoa salatzeaz gain, "inoiz baino gehiago azpimarratu" dute "langileon batasunaren indarra", hain zuzen, "herritar guztiok jasaten ari garen errepresioa, kriminalizazioa, kontrol soziala eta abar nagusi diren garaiotan". "Sistemari langile antolakuntzaz soilik egin diezaiokegu aurre", gaineratu dute.