AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/11/27 11:55

Atzo izan ziren errektore berria aukeratzeko hauteskundeak UPV-EHUn. Azken hauteskundeetan %95ekoa izan zen abstentzioa ikasleen artean eta, aurten ere, hautagai bakarra aurkeztu da bozetara. Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) adierazi izan du, "ikasle langileak unibertsitatetik bota eta bertako langileen esplotazioa inoiz baino latzagoa bihurtzen ari den testuinguru lazgarri honetan, agintariak kezkatuago daude errektoretza hauteskundeen zirkua behar bezala egitearekin". Horrez gain, UIBk azpimarratu du aurtengo hauteskundeetan ere abstentzioa nagusituko dela eta, hori, unibertsitateko organoen zilegitasun krisi baten adierazle dela.

"Antolakuntzaren eta borrokaren" hautua berretsi dute UIBko kideek, unibertsitateko langile-sektoreen baldintzen hobekuntza egikaritzeko asmotan.

POLIZIAREN PRESENTZIA

Goizean goizetik izan zen nabarmena Poliziaren presentzia campusetan, elkarretaratzeak amaitu arte. Leioako campusaren kasuan, polizia-indarrak errektoretzako eraikinaren ondoan egon ziren kontzentrazioak iraun bitartean. Ibaetan ere bertaratu ziren poliziak protesta hasi baino lehen.