AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/03/18 18:44

GEDAR LANGILE KAZETAk jakin duenez, Hego Euskal Herriko hainbat postetxetan dagoeneko hasi dira Correoseko beharginek duela bi egun eskatu zituzten neurriak ezartzen. Kexa bateratuaren ostean, zenbait langilek astean bi eguneko txandak baino ez dituzte bete beharko euren lanpostuetan. Horretaz gain, material desinfektatzailea eta eskularruak lortu dituzte. Segurtasun protokoloak ere betearazi dituzte; paketeak ematerakoan kontaktu fisikoa saihestearen bermearekin, adibidez.

Espainiako Estatuaren domeinupean jarduten duen Correos posta zerbitzuko langileek ere planto egin zezaketela ohartarazi zuten duela bi egun. "Jarduera murriztea" eta "lana segurtasunez egin ahal izateko baliabideak edukitzea" izan ziren eskakizun nagusiak. Estatuak eskaerei entzungor eginez gero, banaketak etengo zituztela jakinarazi zuten beharginek.